Nextcloud 20

Published by Meta.eus on

Asteburu honetan #Nextcloudconf2020 konferentzia egin da. Hau, urtero egiten den Nextcloud komunitatearen bilkura da. Aurten Online egin dute konferentzia eta streaming bidez jarraitzeko aukera izan dugu.

Hainbat izan dira bertan entzun ahal izan ditugun hitzaldiak:

Segurtasunari buruzkoa, garatzaileok nextcloudentzat pluginak nola garatu, talk plugina berritu dutela ere azaldu zuten eta orain beste zerbitzu batzuk ere bertan integratu ditu, tartean slack eta mattermost.

Hala ere, konferentziako berri garrantzitsuenetako bat nextcloud 20. bertsioa atera dutela izan da. Hauek dira bertsio horren hobekuntza nagusiak:

  1. Aginte-mahai edo panel nagusi bat jarri dute hasieran. Panel honek hainbat sare sozial eta tresnen integrazioa du. Bertan azken fitxategi aldaketak, hurrengo ekitaldiak eta twitter eta mastodon gisako sare sozialetako berriak ikusi ditzakegu.
  2. ? Status edo egoera ezarri dezakegu, honela beste erabiltzaileek online noiz gauden ikusi dezakete. Egoera inaktibo jartzen da automatikoki ez badugu erabili azken minutuetan.
Gainera, reddit, discourse, moodle, gitlab, github eta zammad-en notifikazioak ikusi ditzakegu aginte panelean.
Bistaratu nahi diren panelak erabiltzaile bakoitzak editatu ditzake.

3. Bilaketak orain nextcloud aplikazio guztiak arakatzen ditu. Gainera integratutako gitlab, jira eta discourse aplikazioan ere bilatzen du.

4. Elkarbanatzeko sortzen ditugun link publikoei deskribapena jarri diezaiokegu: “Bezeroentzako lotura” edo “komunikazio taldearentzat linka”

5. Jakinarazpen eta jarduerak bateratu egin dira app berean.

6. Talk, calendar, mail, deck eta beste zenbait nextclod app ere eguneratu dituzte eta diseinua hobetzeaz gain, zenbait integrazio egin eta errendimendua hobetu dute.

7. Fluxuak atalean ere berrikuntzak sartu dituzte eta orain fluxuak jakinarazpenak edukiko ditu. (Fluxuak azalduko ditugu aurrerago zer diren.)

Hobekuntza nagusi horiez gain, badira beste zenbait hobekuntza txiki ere. Hemen ikusi daiteke changeloga

Guk Meta.eus eguneratu dugu, 20. bertsioa probatzen ari gara. Aste honetan probak egingo ditugu eta 20.0.1 bertsioa ateratzen denean kudeatzen ditugun metak eguneratuko ditugu.

Beraz, eguneraketa honek aurrekoan aipatutako hirukoaren bateratze eta elkar-indartzea dakar. Ea laster wordpress integrazioa ere ikusi dezakegun aginte mahai berri honetan.

Categories: Uncategorized

0 Comments

Utzi erantzuna

Avatar placeholder

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude